jueves, 27 de mayo de 2010

Zinematika

Zinematika
Fisika atal bat da eta atal honetan gorputzen higidura mota desberdina eta higidura horiek arautzen dituzten legeak aztertzen dira.
Higitzeko gaitasuna duten gorputzak higikariak deitzen dira. Higikari puntualak tamainarik gabeko higikari idealak dira. Hau da: puntu bakar batean kokatzeko, zinematikan higikari puntualak suposatzen dira.
Higikari bat denboran zehar erreferentzi-sistemarekiko posizioa aldatzen bada higikaria hiiduran egongo da, baina higikariaren posizioa erreferentzi sistema kontuan hartuta denboran zehar, aldatu gabe mantentzen bada higikari pausagunean egongo da.
Erreferentzi sistemaren arabera higikari bat higiduran ala pausagunean egon daiteke, horregatik beti higidura eta pausagunea erlatiboak dira.

Posizio bektorea (r): bektore honek higikari baten posizioa erreferentzi-sisteman adierzten du. Bektore honen jatorria da eta muturrak higikaria dagoen puntua da, hau da A puntuan kokatuta badago posizio bektorea OA izango da. SI sisteman unitatea (m) da.


Desplazamendu bektorea (Δr): bektore honek posizio bektorearen aldaketa adierazten du. Bektore honen jatorria hasierako posizioan dago eta muturra azken posizioan. Hau da: hasieran A puntuan kokatuta badago eta beste momentu batean B puntuan desplazamendu bektorea AB izango da. SI sisteman unitatea (m) da.

Ibilbidea: higikari batek bere higiduran pasatzen dituen ondoz ondoko puntuez osatutako lerroa da. Bi puntuen artean desplazamendu bektore bat baino az da posiblea. Bi puntuen artean ordea ibilbideak infinituak izan daitezke.


Ibilitako distantzia (Δs): ibilbidearen luzera da (m-tan neurtuta). Ibilbidea zuzena denean eta norantza aldaru gabe gertatzen denean ibilitako distantzia eta desplazamendu bektorearen modulua berdinak dira. Δs = Δr
Beste kasu guztietan ibilitako distantzia desplazamendu bektorearen modulua baino handiagoa da. Δs > Δr

domingo, 9 de mayo de 2010

Ikasketa bidaia

GURE IKASKETA BIDAIA.

Gure ikasketa bidaian leku asko ikusi genuen: La Granja, Segovia, Madril eta Toledo. Bidaiak 4 egun iraun zuen.

1. Eguna:
8etan irten ginen. Gure lehenengo geldialdia La Granjan izan zen. Han, bidrio-fabrika ikusi genuen. Bere historia kontatu ziguten eta nola egiten den bidrioa ere azaldu ziguten eta gero guk ikusi genuen.
Badakizu nola egiten den bidrioa? Ba silizeko harea erabiltzen da. 1500ºC tenperaturaz berotzen da eta eztia izango balitz bezala dagoenean, moldeatzen da. Bidrio normala berdea da, botilen kolorea bezala, burdina tenperatura horretaz berotzean berde bihurtzen delako. Beste kolore batzuk nahi baduzu, ipini behar diozu hareari zenbait minerala. Esaterako, kolore gorria lortzeko, kobrea erabiltzen da; kolore undinerako, zinabrioa; errubien kolore gorrirako, urrea; etab. Eta bidrio horiekin gauza eder asko egin daitezke.

Bidriera bat bertan egindako bridrioz eginda.
Burgo de Osman dagoen armiarmazko argiaren erreprodukzioa.

Gero, Segovian egon ginen. Akueduktoa ikusi genuen eta eliza batzuk ere. Denbora librea izan genuen ostean.
Segoviako Akueduktoa

Azkenean 7etan heldu ginen kanpinera, Madrilen.

2. Eguna:
Madril ikusi genuen. Lehenengo Reina Sofia Museoa. Zenbait koadro ikusi genuen, guztiak gaur egungo artekoak, beraien artean, Picassoko Gernika. Ez zitzaidan asko gustatu. Hala ere aitortzen dut oso obra inportantea dela. Ezin nituen argazkiak atera, baina bilatu dut interneten gehien gustatu zitzaizkidan koadroak. Hona hemen La procesión de la muerte José Gutiérrez Solanakoa (goian) eta Un món Ángeles Santosekoa (behean):


Ikusi genuen ere Soleko Atea, Alcaláko Atea, Errege Jauregia, herriko plaza…herriko plazarako bidean pasatu genuen Opera metro-geltokitik eta ni guztia ikusiz nindoan, liburu batean irakurri nuelako leku horiei buruz. Ikusi nuen hiru musika denda, gehien gustatzen zaidan gauzetako bat.
El Retiroko parkean jan genuen. Ikusi nuen nire denbora librean kristalezko jauregia. Zer polita zen!

Kristalezko Jauregia.

Arratsaldean joan ginen El Pradoko museora. Han ikusi genuen zenbait koadro. Gehien harritu zitzaizkidan koadroak Goyarenak izan ziren. Oso tristeak edo makabroa iruditu zitzaizkidan. Ez dakit zer izan ahal zuen buruan hori margotzeko...

3. Eguna:
Toledora joan ginen, antzinako hiria ikustera. Alcazarra, katedrala, etab. Katedrala estilo gotikokoa zen azken atea izan ezik. Hori neoklasikoa zen. Normala da hori gertatzea kontuan hartzen badugu katedrala 226 urte zehar eraiki zela. Iparreko Ateak, esfera bikoitzeko erlojua izan zuen; horrek esan nahi du berdin ikusten dela barrutik eta kanpotik, eta kanpaiak jotzean berdin entzuten da barrutik eta kanpotik. Katedrala, barrutik guztiz izugarrizkoa zen. Oso oso ederra zen. Toledo katedrala da Espainako katedral primatua, hori da, han dago Elizako aginte altuena Espainian.
Toledoko bista panoramikoa.

Arreta eman zidan gauza bat izan zen ezpata dendak. Asko zeuden eta ezpata izugarri eta ederrak zeuzkaten. Bazeuzkaten ere telebistan erakutsitako edo filmetan erakutsitako armen erreprodukzioak.Bapatean ikusi nuen nire burua ezpatak miresten bere edertasunagatik. Memento horretan sentitu nintzen pixka bat asesino bat bezala.Ez dut uste ezpatak mirestea oso normala denik. Dena den, oso ondo pasatu nintzen.

4. Eguna:
Azken eguna joan ginen Warner parkera. Zer ondo pasatu nintzen! Igo nintzen atrakzio altuenetara eta azkarrenetara. Bat 80km/h baino abiadura gehiagoz joan zen; bestea ia ia bertikalean hasi zen; bestea buelta osoa ematen zuen ez dakit zenbat abiaduraz… Eta inofentsiboena zirudiena, Hotel Sorginduta, izugarrizkoena zen. Efektuak oso onak ziren. Ematen zuen giratu egin zela baina benetan dekoratuak ziren, eta ispiluak, etab.
Eman genuen bertan egun osoa. Batzuek opariak erosi zituzten baina nik ez.
Arratsaldeko 7etan irten ginen Barakaldorantz. Ordu bitan heldu ginen. Bai nekatuta nengoela baina zer egun eder pasatu nituen!