lunes, 12 de abril de 2010

Euskal Herriko erliebea. Tektonikaren teoria eta lurrikarak







ERLIEBEA

Euskal Herriak 800 metroko garaiera du batez beste. Lau zonalde bereizten dira: Kostaldea, Euskal Mendiak, Pirinioak eta Hegoaldeko Lautadak.
Kostaldea
Labar handiek ebakitzen dute, euskal mendiak itsasoraino iristen baitira, itsasadar ugarirekin.

EUSKAL MENDIAK

Kantabriar mendikatearen zati dira eta Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen dute, Bizkaiko Golkoarekin paraleloan. Gailurrik inportanteenak hauexek dira: Aizkorri mendizerran, Aitxuri (1.551) eta Aratz (1.442); Aralar mendizerran, Irumugarrieta (1.427) eta Txindoki (1.341); Toloño mendizerran, Palomares (1.436); Gorbea (1.475); Anboto (1.296); Udalaitz (1.092) eta Ernio (1.072)

PIRINIOAK

Mendikate hau Frantzia eta Espainia arteko muga ezartzeko erreferentzia izan zen, bere luzera osoa hartuta. Zati batek Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroako Foru Erkidegoko gainak hartzen ditu, eta baita Lapurdi, Bizkaia eta Gipuzkoako mendi ertainak ere. Hiru Errege Mahaia da gailurrik altuena (2.428) (Nafarroa).

HEGOALDEKO LAUTADAK

Handiak eta zabalak, uhin txiki bat bezala hedatzen den paisaia osatzen dute.
Euskal Mendiek eta Pirinioek ur-isurialdeak banatzen dituen hesi naturala osatzen dute. Faktore horrek baldintzatzen du, hain justu, sare hidrografikoaren trazadura eta klima-bereizketa.

TEKTONIKAREN TEORIA. ZERGATIK GERTATZEN DIRA LURRIKARAK.

Tektonikaren teoriak litosfera nola osatuta dagoen azaltzen du. Azalpen bat ematen die plaka tektonikoei eta beraien artean ikusitako desplazamenduei. Mendiaren formazioa ere azaltzen du. Gainera, azalpen ona ematen du zergatik sumendiak eta lurrikarak gune konkretuetan kontzentratzen direnari buruz.

Plakak bata bestearekiko desplazatzen dira 2,5 cm/urte abiaduraz. Lurraren azala mugatua denez, plakek elkarri eragiten diote eta mendiak sortzea eta lurrikarak eragiten dituzte. Plaken artean zenbait ertz-mota daude:
• Dibergenteak: Plakak urruntzen dira eta materiala azalera irten da, dortsalak osatuz.

Konbergenteak: Plakek elkar talka egiten dute. Plaka ozeanikoa plaka kontinentalaren azpian geratzen da.

• Aldakorrak: Bata bestearekiko irristatzen dira eta aldatze-failak osatzen dituzte.



LURRIKARA

Lurraren astinaldi bat da eta bi plakek talka egiten dutenean gertatzen da.
Lurrikara batean bereizten dira:
• Hipozentroa: Lurrikara gertatzen den barne-puntua da.
• Epizentroa: Hipozentroaren bertikalean dago, Lurraren azalean eta horregatik efektuak sufritzen den lehen puntua da.
Lurrikarak neurtzeko gehien erabiltzen den eskala Richter eskala da. Richter eskala logaritmikoa da eta lurrikararen efektuak hartzen ditu oinarri zenbakiak emateko, lurrikara neurtzeko.
Zenbait lurrikarak, esaterako Txilekoa, 8,8-koa izan zena, energia-kantitate handia askatzen dute, eta hori nahikoa da Lurreko ardatz-inklinazioa aldatzeko edo hiri bat mugitzeko. Txileko lurrikaran Santiago hiria 3m mugitu zen eta ardatz-inklinazioak 8º-ko aldaketa izan zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario